Kaixo:(texto en castellano más abajo)
Urte bat pasa da jada Donostiako Victoria Eugenian Indarkeria-eza Aktiboari buruzko Solasaldiak burutu genituenetik. Giro onean ospatu ziren, eta hitzaldi interesgarriak entzun genituen: Mairead Corrigan, Daniel Nina, Pablo Iglesias, Rafa Sainz de Rozas, Xabier Aierdi, Periko Ibarra,Imanol Zubero...
Zuek eta zuen elkarteetako kideek "Gure gatzaren ibilaldia" dokumentuaren sormen prozesuan parte hartu ahal izan zenuten, gure gizartearen egoera eta bertan dauden gatazkak aztertu eta indarkeria-ezaren bidez konponbideak bilatzeko ahaleginetan.
Urte bat pasa ondoren, interesgarria iruditu zaigu berriro elkar ikustea eta giro atsegin batetan Solasaldien bigarren edizio bat egiteko aukeraz hitz egitea; posible da 2010 urteko udaberrirako nafarroako talde eta pertsona batzuk antolaketaren ardura hartzeko prest egotea.
Udako topaketa informal hau abuztuaren 2an egitea pentsatu dugu: Agiñan izango da, Oiartzun eta Lesaka herriak batzen dituen karreteraren puntu altuenean, cromlech ugari, Oteizak Aita Donostiari eskainitako eskultura eta Mikel Laboaren errautsak haizatu ziren lekua, elkarrizketa borobil baterako leku aproposa.
Topaketa 12:00etan izango da, eta ArtamugarriaK taldeak ekimen artibistiko bat egingo du. Ondoren, bakoitzak bere etxetik ekarri duenarekin picnic bat ospatuko dugu.
Egun horretan elkar ikusteko zuen disponibilidadea jakin nahiko genuke.
Besarkada bat
Bidea Helburu-ArtamugarriaK
------------------
Kaixo:
Hace ya un año celebramos en el Victoria Eugenia de Donostia los Encuentros/Solasaldiak sobre Noviolencia Activa. El ambiente fue muy bueno y las charlas con Mairead Corrigan, Daniel Nina, Pablo Iglesias, Rafa Sainz de Rozas, Xabier Aierdi, Periko Ibarra e Imanol Zubero… fueron muy interesantes.
Vosotr@s y los miembros de vuestras organizaciones pudisteis participar en el proceso de elaboración del documento "Nuestra marcha por la sal", con el objetivo de analizar la situación actual de nuestra sociedad, los conflictos que existen en ella y las vías de resolución mediante la Noviolencia Activa.
Un año después, nos ha parecido interesante poder vernos y en un ambiente relajado charlar sobre la posibilidad de celebrar una segunda edición de Solasaldiak en primavera de 2010, pues en Nafarroa podría haber personas dispuestas a implicarse en labores organizativas.
Hemos pensado celebrar este encuentro informal y veraniego el 2 de agosto en Agiña, un lugar situado en el punto más elevado de la carretera que comunica las poblaciones de Oiartzun y Lesaka, donde es posible encontrar numerosos cromlech la escultura que Oteiza dedicó a Aita Donostia, un espacio que parece propicio para el diálogo circular.
El encuentro será a las 12:00 y el colectivo ArtamugarriaK dinamizará una acción artivista". Después, con la comida que cada persona haya traído de casa, celebraremos un picnic.
Quisiéramos saber vuestra disponibilidad para vernos ese día.
Un abrazo
Bidea Helburu-ArtamugarriaK



